XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. CLOSLIEUKO HARREMANAK Baina Closlieu hau ez da toki soil bat, bertan ematen diren harremanak kanpoko harreman normalen parean oso ezberdinak dira.

Hiru harreman mota bereiz dezakegu: 1. Umea bere lanarekiko: Hemen umea (beste norbait edo zerbaiten eragina uzteko fase bat iragan ondoren) ez dago zalantzatan, badaki zer pintatu, lan hori bere buruarentzat egiten du soilik, beste inoren gustorik, txalorik, interpretaziorik, ez ebaluaketarik hartu gabe kontutan.

2. Umea beste umeekiko: Toki honetan umeak ez daude adinaren ez eta beste zerbaiten arauera sailkatuta.

Inolako bereizketarik egin gabe era guztietako umeak biltzen dira hemen, atzeratuak, normalak, ume txikiak, ume gazteak eta adineko umeak (Arno Stern-entzat sakonean denok baikara ume), elkarren artean berdintasunean oinarritutako errespetozko giroa sortzen delarik.

Closlieu horretan benetako espresioa eman dadin arau batzu bete behar dira, edozein jolasetan bezala: gelaren erdian kokaturik dagoen paleta-mahaiaren inguruan pintzelak disposizio zehatz batetan utzi behar dira, ondoren datozen umeek ondo aurkitu ditzaten, pintura kontuz eta txukun hartu behar da, etab.

Honela umeek, beste umeekin batera, beraien nortasuna eta gizarteratzea lantzen dituzte modu orekatu batez, konpetentziarik gabeko erlazioetan heziz.

3. Umea Arno Sternekiko: Arno Sternek ez du irakaslearen papera hartzen, ez da agintari bat ez eta umeak berak ez dakizkien gauzen erakusle.

Hemen Arno Stern zerbitzari da, umeen zerbitzari, beraien barneko espresioa ateratzeko lanak errazten dituena.

Konfidantza osoa jartzen du umeak berak duen espresatzeko gaitasunean, eta, ondorioz, ez du balioztapenik ez eta eritzirik ematen umeek egiten dituzten marrazkiei buruz.

4. FORMULAZIOA Closlieu horretan ematen diren harremanen ondorioz formulazio bat sortzen da.

Formulazio hori trazu eta irudiez osatzen da, bi osagarri horiek gainjarriak daudelarik.

Arno Sternek, estetikaren erreferentziarik eman gabe, irudien azpian agertzen diren trazuak aztertu ditu, (...).